2011-08-31

Erretratuak

2011ko abuztua. Erretratuak egiten saiatzen hasi naiz azken denboraldian.
Azkenean, eguneroko eginkizunetan aurkitzen ditugun gauzak eta paisaiak berdintsuak dira, alde batetik edo bestetik begiratuta, goizeko argiarekin edo arratsaldekoarekin. Baina aurpegiak beti ezberdin agertzen dira;  begiradak eta  keinuak itxuraldatzen dute pertsonen irudia. Gainera aldakorrak dira, momentu batetik bestera isladatzen dutena eraldatzen da.
Bai, benetan, erretratuena erronka berria da niretzat.
Aurtengo abuztuan egin ditudanak ez dute modeluen batere antzik, baina ahaleginak egiten jarraituko dut.








No hay comentarios:

Publicar un comentario